Irunberriko arroila barrutik
Irati ibaiaren ibilbideari jarraituz Irunberriko arroilatik jaisteak paisaia uraren bitartez ezagutzeko aukera ematen du. Bi aldeetan altxatzen diren kareharrizko hormen artean baltsetan nabigatzeak, beste begirada bat eskaintzen dio babestutako gune horri, ibaiertzeko basoaren eta harkaitzaren xehetasunek protagonismoa hartzen baitute.
Esperientzia harrera batekin eta ibilbidearen eta segurtasun-arauen azalpenarekin hasten da. Prestaketaren ondoren, taldeak jeitsierari ekiten dio, inguruaren balio ekologikoa eta kulturala interpretatzen duen gidari espezializatu batekin. Jaitsieran geldialdi txiki batzuk egiten dira landaredia behatzeko, arroka ukitzeko eta ibaiaren eta hegaztien soinua entzuteko. Jarduera parte hartzaileen arteko elkarrizketa batekin amaitzen da. Modu honetan, bizi izandakoa komentatzen da eta jardunaldia Pirineoaurreko naturarekiko lotura zuzena sentitzen amaitzen da.
Informazioa: Irunberriko arroila barrutik
Jardueran zehar garraioa
Asegurua
Gidari espezializatua ibilbidean zehar
Material téknikoa
Ideala
Lagun taldeak, familiak eta bikoteak, Irunberriko arroilaren natura lasaitasunez, segurtasunez eta konpainian bizi nahi dutenentzat.
Baldintzak
Aldez aurretik erreserba egin behar da
6 urtetik gorentzat
Gutxieneko parte-hartzaile kopurua: 6 pertsona. Taldea txikiagoa bada, beste parte-hartzaile batzuekin juntatzen dira
Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 50 pertsonas eguneko
Eguraldia txarra bada, jarduera bertan behera utzi edo atzeratu egingo da
Baliogabetze politika: informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu enpresa antolatzaileari
Eskuragarri dauden hizkuntzak
Gaztelera
Euskera
Modalitatea
Bikote gisa
Familia seme-alabak dituena
Grupos
Kokapena
Telefonoa
Enpresa
Nattura
Emaila
10:00etatik 13:00etara
15:30etatik 18:30etara
Ordutegia taldearen eta erabilgarritasunaren arabera egokitzeko aukera dago
Asteeko egunak
Egunero eskuragarri
Irisgarritasuna
Aparkaleku erabilgarri
Oharrak
Existe la posibilidad de adaptar horarios según el grupo y la disponibilidad.
Disponible todos los días, desde el 15 de mayo al 30 de octubre.