IrriSarri Bike Enduro

Ez galdu IrriSarri Bike Enduro! Natura eta emozio indartsuak uztartzen dituen mendiko txirrindularitza proba bizikleta eta abentura kirola maite dutenentzat. IrriSarri Bikek 1.117 metroko desnibela eta 21,6 km-ko distantzia duen enduro lasterketa bat eskaintzen die parte hartzaileei. Proba bederatzi kategoriatan banatzen da 15 urtetik gorako gizon eta emakume federatu eta ez-federatuentzat, eta txikienek larunbat arratsaldean haurrentzako lasterketa batean parte hartu ahal izango dute. Onena? Urteroko proba hau IrriSarri Landen egiten da, familia osoarentzat erakargarriak diren jarduera ugari biltzen dituen abentura parkean: tirolinak, zuhaitzetan zehar ibilaldiak, abentura ibilbidea, bike park... Igantzin dago, Bortzirietako eskualdean, Baztan Bailaratik oso gertu.

Informazioa: IrriSarri Bike Enduro

Fecha Desde Hasta
-